XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gai ontan ere sartu zitun bere atzaparrak, mundu guziaren aurrean uka ezin dagerkigun Kristo'ren bizitza ukatuaz.

Beraz etzun dotriña askorik jakin bear: beste batean Ama Birjiña sortzez garbia ta Kristo'ren Ama miraritsu garbi izatea berdintzat dauzka.

Nietsche izan du irakasle ta jaun.

Niesche, Buda, ta Kristo, iru gizonak berdintzea, gure Niesche geiegi makurtzea litzake; beste oiek mundua nastu besterik ez dute egin.

Zenbat kalte ez ote dituzte egin onelako biraoak darioten liburuak, egingo ere zoritxarrez edozeiñen eskuetan utzi ezkero.

Gauza oiek esan ditunak esan bearrik ere ez dago kristau aginduak zapalduko ditula.

Erlijioa ta gezurra biok bat.

Eleiza ta Aberriarentzat ditu gorrotorik gaiztoenak.

Jainko gabe esango diotela?.

Orixe du izenik maiteena el impío Don Pio'k....

Orrelako zapi zikin Baroja'ren idazkietan nai baiño geiago dauzkagu.

Ez dakit nola kalte egin dezaioken ainbeste astakerik iñori, zerbait ikasi duanari beintzat.

Ez jakiñeri bai; baiño kalterik aundiena noski bere buruari egin zion Pio Baroja gizajoak....

J.M. Garcia Escudero'n itzak.

Pio Baroja'ren eriotzak kezka asko sortu ditu kristau biotzetan.

Alkar-maitasuna degu guk gure agindua, eta maitasun orrek batez ere Eleizaren etsaiaren alde jokatu bear, premi aundiena dutenen alde.

Alako zatarkeri kristau, apaiz, santu ta Kristo'ren biotzari zabaldu ditunak ere anima illezkorra zuen; eta anima orrek zoriona irixteko gure eskuaren bearra.

Zer egin degu kristauak, apaizak...?.

Egunen batean erantzuna eskatuko digu Kristo'ren biotzak.